ARTEA

Emakumea Adriana Rojoren erakusketaren ardatza

Adriana Rojoren Mas dentro erakusketaren ardatza emakumea da. Proiektu hau joan den urtean hasi zen mamitzen, gaiaren inguruan aurrerabide zehatzak eman dira eta errepresentaziorako arazoetan hainbat irtenbide plastiko aurkitu ditu artistak.

Emakumea da protagonista printzipala errepresentazio guztietan. Emakumeak biluzik, irudietako gaia da. Gorputzak eta erretratu adierazgarriak margotu ditu artistak, naturaltasun gutxirekin, baina era berean inolako lotsarik gabe, euren jarrera ausartak, probokatiboak edota exhibizionistak erakusten dituztenak.
Uztailaren 16tik urriaren 15era bitartean duzue erakusketaz gozatzeko abagunea.

L´atelier galeriak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button