Nontzeberri

Emakume Zinemagileak Montehermoson

Asteazkenero, otsailaren 23tik apirilaren 13ra, 19:00etan, Emakume Zinemagileak teoria eta praxi politikoaren artean izenburupean proiekzio ziklo bat egongo da Gasteizen.
Emakumezko zinema-zuzendariei buruzko ziklo honen aurretik, beste bi egin dira; bata, Emakumeak zinemaren sorreran 2008an, eta bestea, berriz, Emakume zinemagileak: konpromisoaren eta ahanzturaren artean 2009an.

Aurtengo proposamenak bost bosturtekotan (1959tik 1983ra) egindako filmak hartzen ditu barne. Proiektu honen helburua emakumeak zineman duen presentzia aktibo eta iraunkorrean horizonte bat marraztea da, betiere, zinema industria, diskurtso eta erakundetzat hartuta.
Hirurogeita hamarreko hamarkadako gizarte-mugimenduekin batera, emakumeen auzia sortu zen, eta laurogeiko hamarkadaren bigarren erdialdean teorikoki birformulatu egin zen.

Montehermosok bidalitako katalogoan dator beharrezkoa den informazio guztia: zuzendariak, tituluak eta abar.

Montehermosok bidalita

Exit mobile version