BESTELAKOAK

“Emakume umore-sortzaileak: Begirada generotik” ekitaldia

Apirilaren 2an, 9an eta 16an, Emakume umore-sortzaileak: Begirada generotik programa egingo da Tafallan eta Iruñean.

Aurten, Emakume sortzaileak programak umorea izango du ardatz, eta Emakume umore-sortzaileak: Begirada generotik izenburua jarri diote hiru saioko monografikoaren bidez. Hiru sortzaileren ordezkaritza bat izango da bertan, bertsolaritza, komikia eta clowna jorratzen duten hiru emakumerena, beren sorkuntza-prozesuetan istorioak nola ehuntzen dituzten kontatzeko.

Gaur berton, apirilak 2, lehen hitzaldia izango da: Umorea bertsolaritzan genero ikuspegi batetik, Ane Labaka Mayozen eskutik. Mintzola Ahozko Lantegiak eta Mikel Laboa Katedrak saritutako lan baten inguruan ardazturiko hitzaldia da hori.  Berak hala deskribatzen du: “Lanaren hipotesia bikoitza da. Batetik genero sistemak kultura arlo ezberdinetan erabiltzen den umorea markatzen duela aztertu dut eta bestetik, bertsolaritzan emakumeek ezarritako sistema horri aurre egiteko umorea erabiltzen dutela. Ikuspegi orokor batetik hasi eta bertsolaritzara eramango dut gero,”

Umorea esku-granada bat da izango da bigarren hitzaldiaren izena, eta kasu horretan, Flavita Banana izango da hizlaria. Apirilaren 9an da hitzordua, Tafallan.

Azkenik, Generoa eta Umorea titulupean Virginia Imaz Quijera aktore eta pailazoak umorea zer den kontatuko du: “Umorea niretzat da aldartearen (pre)disposizio bat bezala, eta gure sendatzaile eta suspertzaile izan daiteke. Eguneroko presioak kanporatzeko modu bat da, gauzak bere tokian jartzen dituena, eta bizi dugun unearekin nahiz gauden lekuarekin esperimentatzeko plazera eskura jartzen diguna. Umoreak mezu garrantzitsu bat ekar diezaguke: bizitzaren bidegabekeria, ezegonkortasuna eta zentzugabetasuna, baina aldi berean hemen gauden ziurtasuna ematen digu, zernahi dela ere, adierazten digu gure patua dela bizitzea eta izatea”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button