ESZENA

Emakume saregileak xede duen ikuskizunaren estreinaldia Leioan

Organik dantza taldeak Sarean obra estreinatuko datorren ostiralean eta larunbatean Leioako Auditoriumean.

“Estreinaldi absolutuak” izango dira bi emanaldiaak eta arrantzaleen ondoan , sareak konpontzen dituzten emakume langileen inguruan ardazten da obra.

Era honetan, 2012 urtera arte errekonozimendurik eduki ez duten emakume saregileen lana ikusgarri egiteko aldarria dela aitortu du konpainiak. Hala, “saregileen lanaren alde fisikoan jarriko dugu begia –lan zehatza eta errepikakorra, ordu luzetan egoera estatiko berean egiten dena– eta sareen sinbologiari eta sareek eurek iradokitzen digutenari erreparatuko diogu. Horrela, manta zulodun horrek estali dituen emakume horien bizitza ekarri nahi dugu guztion gogoetara”.

Natalia Mongek sortu eta zuzendu du obra eta bost emakume-dantzari-antzezle agertuko dira oholtzan. Pilar Andrés, Begoña Krego, Natalia de Miguel eta Helena Golab, María Martín antzezleek, “arrantza-portuetara eramango gaituzte antzezleek, une intimo eta groteskoen artean, begirada poetiko eta ironiko batetik”.

Ikuskizunaren argiztapenaz Laurentx Etxemendi arduratu da, eta Sinpatron-ek jantziak diseinatu ditu.

Astebururako plan ezin hobea beraz, ostiralean eta larunbatean, 20.00etan, Leioako Auditioriumean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button