IKUS-ENTZUN

“Emakume-On”, ikus-entzunezkoen arloko sortzaileak

Ikus-entzunezkoen arloan sortzaile diren emakumeen lehenengo jardunaldia da Emakume-On. Bilboko Udalak bultzaturiko Ideiak Martxan deialdiaren eskutik etorri da emakume sortzaileen lana ikusgai jarri nahi duen ekimen hau. Ideiak Martxan Bilboko Udalak sustatutako gazteentzako programa da, eta bere helburua da gazteekin elkarguneak sortzea eta haiek partaide izatea Udalaren programazioan.

Oraingo honetan, Bilboko Udalak Floston kultur elkartearekin batera, “emakumeek ikus-entzunezkoen alorrean sortutakoa ikusgai jartzeko eta gai horren gaineko gogoeta egiteko” jardunaldia bultzatu du.

Ekimena bariku honetan (hilak 19), goizez eta arratsaldez, gauzatuko da. Hauek dira eztabaidatuko diren gaiak: El reto de la comunicación igualitaria (Teresa San Segundo), Responsabilidad social para la igualdad (Ana Gutiérrez, Susana Zaballa eta Vanesa Fernández), Jóvenes, valientes y creadoras (Silvia Pumar, Sara Mauleón eta Ana Gómez), Nomofobikak gara (Olatz Beobide eta Amaia Lizarralde), Arte y audiovisual (Paula Bañuelos, Iratxe Hernández eta Bego Vicario) edo La aventura de ser youtuber (Koala Rabioso eta Naty Penadas).

Bertha Gaztelumendik zuzendutako Volar dokumentala ere emango da. Jardunaldiari amaiera emateko Koala Rabioso eta Naty Penadasen eskutik networking eta music DJ saio bat eskainiko da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button