BESTELAKOAK

“Emakume migratzaile eta Errefuxiatuak: mugen bizirik” zikloa, Bilbon

Emakume migratzaile eta Errefuxiatuak: mugen bizirik izeneko zikloaren bidez, beste kontinente batzuetako emakumeen errealitatea ezagutzera eman nahi dute antolatzaileek. Dokumentalak, film laburrak eta antzezlanak eskainiko dira ziklo honetan, eta Bilborock Aretoan egingo da martxoaren 5ean, 25ean eta 26an. Erakusketa hau Ongi Etorri Errefuxiatuak, Emakumeen Dokumentazio Zentroa eta Zinemakumeak Gara elkarteek antolatu dute.

Zikloa atzo hasi zen Bilborock Aretoan, Mujeres por África Fundaziorako Ines Parisek zuzendutako Manzanas, pollos y quimeras dokumentalarekin. Martxoaren 25ean, Silvia Albert Sopalek No es país para negras antzezlana egingo du, Bilborocken, 19:00etan. “Zenbait pertsonaia aurkeztu eta mintzaira fisikoaren bitartez eta umorea erabilita, arrazakeriari eta emakume beltzen sexualitateari eta nortasunari buruzko zenbait ikuspegi azalduko zaizkigu”

Amaitzeko, martxoaren 26an (Bilborocken, 19:00etan) De la invisibilidad a los derechos izeneko mahai-ingurua antolatu da Paula Palacios film laburren zuzendariarekin, Augustine Kinkela Lunzitisa Kongoko Errepublika Demokratikoko errefuxiatu politikoa eta Mugimendu Panafrikanistako kidearekin eta Ane Garay CEAR-Euskadiko ordezkariarekin.
Ekitaldi honetan Paula Palaciosen dokumental bi emango dira: Promises Halimo can´t keep, eta  La carta de Zahra. Egun horretan ere, baina goizean eta Leioako EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko Auditoriumean, Cine documental: mujeres y refugiadas topaketa antolatu da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button