ESZENA

Emakume magikoak Otxarkoagako eta Txurdinagako XV. Magia Topaketetan

Emakumeen magia ikuskizunak bilduko dira bihar Bilboko Otxarkoaga eta Txurdinaga barrutian maiatzaren 3tik egiten ari den  XV. Magia Topaketen harira.

Hala, nazioartean erreferenteak diren emakume magoak elkartuko dituen gala berezia jasoko du  Bilboko Udalak antolatutako egitarauak, eta  Emakume Magikoak izenburupean, ilusionismoaren munduan 12 saritik gora biltzen dituzten Gisell (Peru), Niñas del Mago (Katalunia) eta Huang Zhen (Txina) artisten  emanaldiak eskainiko dira bihar ostiralez,  Txispi mago gipuzkoarrak aurkeztu eta arinduko duen Izarren Gala Nagusian.

Hitzordua, bihar ostirala, maiatzak 17, Otxarkoagako Udaltegian, arratsaldeko 19:30etan izango da, doako sarrerarekin.

Eta asteburuan ere izango da magiarik Bilboko barruti honetan. Maiatzak 18 larunbatez, Struc, kataluniako taldearen eskutik  Esto no es magia… o sí,  ikuskizuna izango da 19.30ean, Txurdinagako Garai Lorategien plazan.

Maiatzaren 22an, jarraipena izango dute aurten XV. edizioa betetzen duten Magia Topaketek.  Hartara, asteazkenez,  manipulazioarekin, globoflexiarekin eta antzeko beste diziplina batzuekin fusionatzen duen magia egingo du David Blanco magoak. Eta egitarauak datorren asteburuan ere, eta maiatzaren 30era arte, ekarriko dizkizue ikuskizun gehiago ere.

Programazio osoa hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ONARTU
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu