LITERATURA

“Emakume japoniarren literatura” tailerra, Bilbon

Bizkaiko Foru Liburutegian Emakume japoniarren literatura izeneko tailerra abiatuko da Josune Muñoz adituaren eskutik, otsailaren 12tik maiatzaren 21era. Gaur berton zabaldu da izena emateko epea.

Japoniako emakumeen literaturak antzinako mitoen eta elezaharren berri ematen du. Horrez gain, bizipen gogorrak eta norberaren errealizazioaren eta zoriontasunaren bilaketa nekaezina hizpide dituzten kontakizunak biltzen ditu. Literatura horretan, hoztasuna eta urruntasuna nabaritu daitezke, baina han jasotako emozioen intentsitateak eta lirikotasunak berotasuna ematen diote -batzuetan, irakurketaren ondoren hauteman daiteke hori-. Egungo literatura japoniarrera hurbiltzeak ez dakar mangaren fenomenoa, kulturan zein estetikan eragin handia izan duena, alde batera uztea.

Tailer horren helburuak honakoak dira: Emakume japoniarrek literatura unibertsalean egindako ekarpenetan sakontzea; emakume idazle japoniarren obrara hurbiltzea, eta aztertzea idazle horiek XXI. mendeko gizarteen erronken inguruan egindako hausnarketa; gai horri buruz idatzitako liburuak zer generotan banatzen diren eta zer ezaugarri dituzten jakitea; literatura-kritika feministak horrelako lanak aztertzeko baliatutako tresnak berrikustea; testu narratiboen azterketari aplikatutako literatura-kritika feministaren inguruko prestakuntza ematea.

Izen ematea eta informazio guztia hemen eskuratu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button