IKUS-ENTZUN

Emakume eta belaunaldi saharar berriak

Giza Eskubideen X. Zinemaldiaren barruan, gaur, Wilaya (, 2011) filma pantailaratuko da. Pedro Pérez-Rosado da bere zuzendaria, eta Nadhira Mohamed, Memona Mohamed, Aziza Brahim, Ainina Sidagmet, Mohamed Moulud dira parte hartu duten aktoreak.

Wilaya filmak bi ahizparen istorioa kontatzen du: bi kultura oso desberdinek banandu dituzte 16 urtez eta berriro elkartu eta moldatu behar izango dira bizirauteko eta euren identitateak ezagutzeko.

“Fatimetu itzuli egin da Smarako wilayara, amaren ehorzketara, 16 urte Espainian bizitzen eman eta gero. Bertan, bere bi senidekin elkartu da berriro: bere anaia Jatri, laster aita izango dena, eta bere ahizpa Hayat. Jatrik jakinarazi dio familiaren jaima jaso duela herentzian eta gaixorik duen ahizpa zaintzeaz arduratu behar duela. Fatimetuk gogo gabe onartu du amaren azkeneko borondatea eta aurre egin behar izango dio egoera berriari, moldatu arte. Aurreztuta duen diruarekin bigarren eskuko 4 x 4 ibilgailu bat erosi du eta gidari lana egiten duen aurreneko emakumea izango da wilayan; Hayat izango da bere gida eta bidelagun janaria banatzeko”.

Pedro Pérez-Rosado zinegile valentziarraren azkeneko lana. Aurretik film hauek zuzendu izan ditu: Las cenizas del volcán (2000), Cuentos de la guerra saharaui (2004) eta Agua con sal (2006).

Gehiago jakiteko klikatu hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button