ARTEA

“Ertibil” erakusketa ibiltariaren XXXIV. edizioa

Bizkaiko Foru Aldundiak Ertibil erakusketa ibiltariaren 34. edizioa aurkeztu zuen atzo Rekalde aretoan, horretarako aukeratuak eta sarituak izan diren artista gazteen presentziarekin. Atzoko ekitaldia eta Lorea Bilbao Euskara eta Kulturako foru diputatuak aurkeztu zuen eta bertan, hiru artista irabazleak Amaia Gracia Azqueta, Irantzu Yaldebere eta Helena Goñi izan ziren.

Ertibil erakusketa ibiltariaren bidez “Bizkaiko talentu berrien sormena erakutsi nahi diogu gizarteari, bai eta aukeratutako artisten lanak zabaltzea eta horiei balioa ematea ere” esan zuen Lorea Bilbaok. Bertan, ikusi ahal izan genuenaren arabera, gazte sortzaile eta berritzaileen tendentzia berriak erakusten dira.
Edizio honetan 109 proposamen jaso dira eta horietatik guztietatik, Daniel Castillejo Alonso, Zuhar Iruretagoiena Labeaga, Abigail Lazcoz Sáez eta Ane Rodríguez Armendarizek osatu duten epaimahaiak 20 piezak hautatu dituzte Ertibil erakusketa ibiltariaren XXXIV. ediziorako.

Aipaturiko hiru sarituen lanez gain, honako artistek ere parte hartuko dute aurtengo Ertibilen: Carlos Alza, Nora Aurrekoetxea & Laura Ruiz, Leonardo Burge Badiola, Urtzi Canto, Marion Cruza Le Bihan, Arantxa Escondrillas, , Iñigo Garatu, Eduardo Hurtado, Miriam Isasi, Jone Loizaga, Uxue Lopez Iruretagoyena, Gemma Martin, Edurne Martinez, Estela Miguel, Damaris Pan, Karla Tobar Abarca eta Diego Vivanco.

Sortzaile berrion sormen lanak sustatzeko, erakusketa ibiltaria izango da, eta beste hainbat herritan ikusi ahalko da. Hala, Bilbon egon ostean, eta abenduaren 29ra bitartean udalerri hauetatik igaroko da: Sestao, Durango, Lekeitio, Santurtzi, Gernika-Lumo, Arrigorriaga, Derio, Ermua, Igorre eta Elorrio.

Artisten eta euren obren gaineko xehetasunak, Rekalde Aretoan duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button