LITERATURA

Emakume errebeldeen historiak

Maria Orcasitas-Vicandi eta Andrea Perales Fdez. de Gamboa dira, Angela Garcia Mardones  ilustratzailearekin batera, Errebelde 50 aldiz liburua apailatu duten hiru egileak. Atzo aurkeztu zen obra Erein argitaletxearen eskutik.

Hala deskribatu dute egileek lan hori: “Txikitatik entzuten ditugu istorioak. Gazteluetan dauden printzesen istorioak, umeak jaten dituzten sorginenak… baina sarri askotan beren komunitatean eta komunitatearentzako lan egin duten emakumeen historiak falta zaizkigu. Emakume hauek historia aldatzera iritsi dira beren aurkikuntza, erronka eta pentsatzeko eta egiteko era iraultzailearekin.
Liburu honetan, komunitatean bizi eta pentsatzen duten emakume borrokalari, ausart, eraldatzaile eta langileen historiak kontatzen zaizkigu.
Emakume errebeldeen historiak”.

Obran hainbat izen agertuko zaizkio irakurleari, hala nola, Ainhoa Arteta, Ana Diez, Anari, Asun Balzola, Bizenta Mogel, Cecilia G. de Guilarte, Dolores Ibarruri, Edurne Pasaban, Elena Odriozola, Elbira Zipitria, Eulalia Abaitua, Ernestina de Chanpourcin, , Josepha de Landaburu, Julene Azpeitia, Katalina Eleizegi edo Maialen Lujanbio.
Kantauri itsasoko arraunlariak, portuko zirgariak, raketistak, etxekoandreak eta emakume landatarrak ere bertan aipatuko dituzte.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button