BESTELAKOAK

Emakume ekintzaileen lana Igartubeiti Baserri Museoan

XVI eta XVIII. mendeen artean bizi izandako eta sagardoari lotutako lau emakumeen bizitza kontatzen duen Emakume ekintzaileak sagardogintzan erakusketa Igartubeitin izango da ikusgai uztailaren 31era arte.

Igartubeiti Baserri Museoak, Emakume ekintzaileak sagardogintzan aldi baterako erakusketa berria zabaldu du, historian zehar sagardogintzan emakumeen zeregina ezagutzera emanez. Lourdes Odriozola historialariak burututako ikerketa lanei esker,” XVI eta XVIII. mendeetan emakumeek sagardoaren munduan burututako eginkizunak jorratzen ditu, baita garai hartako gizartearen egoera ere. Bestalde, sagardogintzan lan egiten duten emakumeen testigantzak lanbide honen egungo ikuspegiari ekarpena egiten diote”.

Emakume ekintzaileak sagardogintzan lau emakume ekintzaileen irudian oinarritzen da. Laurak, ausartak, azkarrak, injustiziaren aurrean izutzen ez direnak: Maria Labayen, Maria de Echevarria, Ana de Beroiz y Fagola, eta María Josefa de Orobio. Erakusketa hau “Igartubeitiren genero ikuspegiaren lan ildoan kokatzen da, landa inguruneko emakumeen zereginari argia eta ikusgarritasuna ematen laguntzen du, giza dimentsio hurbil batetik”.
Odriozolaren azterketekin batera, Jokin Mitxelenaren ilustrazioak daude ikusgai, Sagardoetxeako Dokumentazio Zentroan burututako ikerketa proiektuaren emaitza dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button