LITERATURA

Emakume burugabea edo bizialdi berri batera jaio

Antxiñe Mendizabalek eta Iraia Okinak Emakume burugabea (Elkar) poema ilustratua kaleratu dute. “Emazte onak etxea argitzen du” dio esaera zaharrak.

Argitaletxeak eman dizkigu lanaren nondik norako zehatzak: “Hitzez eta irudiz eraikitako poema ilustratu hau askatasun eta maitasun kantu bat da, eta aldi berean biziberritze baten metafora. Ipuin batean bezala kontatzen du bere gorputzetik arroztua izan den emakume baten ausardia, amildegiaren ertzeraino joanda, bere buruaz erditu eta bizialdi berri batera jaiotzeko. Izan ere, emakumeak bere buruaz gabetu beharko du, gorputzean bizitzen hasteko, etxera itzultzeko”.

Antxiñe Mendizabalek haur eta gaztetxoei zuzendutako ipuinak argitaratu ditu, baina helduentzat egiten duen lehen lana da hau. Iraia Okinak Haur eta Gazte Literaturan barreiatu ditu bere ilustrazioak. 2013an Bratislavako Ilustrazioen Nazioartekoan aipamena jaso zuen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button