ARTEA

“Erredakzioa”, kazetaritza, artea eta inprenta

Grabatu garaikidearen inguruan aritzen den Bilboko La Taller galeria eta tailerrak Erredakzioa izeneko egitasmo berria aurkeztuko du larunbatean, 19:30etik aurrera. Erredakzioa La Taller gunearen “hedapena” da, eta teknika grafikoen eta inprentaren teknologien arteko lotura izan nahi du.

La Taller gunearen arabera, “La Tallerrek teknika grafikoen bitartez sortutako arte irudien ekoizpen, edizio eta zabalkundea du helburu; Erredakzioa aldiz, testuak ekoiztu eta hedatzeko bulego bat bezala planteatzen da. Hala, testuak burutzeko, inprentaren munduan dagoeneko erabiltzen ez diren makina eta baliabideez hornitu da”.

Horren harira, Erredakzioak kazetaritza testuak jorratuko ditu, eta Tania Arriaga Azkarate kazetari eta doktorea izango da egitasmoaren arduradun eta zuzendari.
Asmo hori erreportaje bakarreko aldizkari ilustratu batean gauzatuko da. Horretarako eskarmentu handiko kazetari bat eta ilustratzaile eta arituko dira elkarlanean. Lehenengo alearen izenburua Minerva da, eta Mirentxu Purroy kazetariak idatzi du eta Higi Vandis artista eta diseinatzaileak ilustratu. Ale hori ekainean aurkeztuko dute.

“Beraz, espazio honek, praktikaren bitartez, kazetaritza eta bere inguruan egun gertatzen ari diren fenomenoak pentsatzeko tokitxo gisa edo erredakzio txiki eta apal gisa aurkeztu du bere burua”.

Informazio gehiago: lataller.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button