IKUS-ENTZUN

Emakume batek eskailera igotzen duenean

Mikio Naruse zuzendariak honela esango luke: Onna ga kaidan wo agaru toki. Horixe da gaur berton, Bilboko El Carmen aretoan, 19:45ean, FAS zineklubari esker pantailaratuko den Japoniako film ikusgarria.

FASek honela deskribatu du filma: “Keiko alargun geratu da, eta bizitza aurrera atera behar du, eta gainera, nebari lagundu. Tokioko lokal batean anfitrioi lana aurkitzen du, eta duen egoera hobetzeko, bezero aberatsen bat seduzitu lezake, baina uko egiten dio; senarra zenaren memoria errespetatu nahi du. Emakume japoniarra arreta-gune bihurtzen da beste behin, zuzendariaren beste hainbat filmetan bezala. Filmeko protagonista, lanera joateko eskailerak igotzen dituen bakoitzean umiliatua sentitzen da, baina halere egiten jarraitu behar du bizirik irauteko; gainera, bere balio kontserbatzaileei eusteko jarrerak erakargarriago egiten du gizonen begietara. Melodrama fina, estilo errealista eta zuzenekoa, baina baita bereziki poetikoa ere. Batzuek Ozu-ren mailako zuzendaritzat dute lan honen egilea”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button