ARTEA

“Emakume argazkilariak” izeneko erakusketa zabalduko du gaur Zarautzeko Photomuseumek

Emakume argazkilariak aldi-baterako erakusketa berria inauguratuko da gaur berton, Zarautzeko Photomuseumen. Abenduaren 9ra bitarte ikusi ahalko da.

Emakume argazkilariek eginiko lanez osaturiko erakusketa honetan hainbat genero, gai, teknika eta  argazkigintza ulertzeko moduak daude ikusgai. Argazkilariak honakok dira: Margaret Cameron, Atsuko Arai, Ouka Leele, Cecilia Andersson, Cristina García Rodero, Isabel Muñoz, Pilar Pequeño, Luisa López, Rosa Muñoz, Cristina Zelich, Mª Antonia de la Vega, Mª Eugenia Sancho, Ione Saizar, Mª Angeles Goikoa, Ainara Álvarez de Eulate eta Idoia Unzurrunzaga.

Zarautzeko Photomuseumek argitu du zergatik antolatu du Emakume argazkilariak erakusketa: “Aitortu behar da bizitzaren beste alderdi askotan bezala, politikan, arlo laboralean, mundu artistikoan edo kirolaren arloan… emakumearen parte-hartzea eta ibilbidearen ezagutza baztertuta egon dela. Ez hori bakarrik, oso bigarren plano batera zokoratua, isilean gordeta egon da. Artean, oro har, eta argazkigintzan bereziki, anomalia hori nabarmena izan da.  Emakumearen parte-hartzearen iturria ezagutzeko argazkigintzaren prozesuaren jatorrietaraino atzera egin behar da. Emakume aitzindari horiek askotan bere senar argazkilarien itzalean ezkutatuta geratu ziren, tamalez. Erratzeko beldurrik gabe baiezta dezakegu fenomeno hori geografia guztian era orokorrean gertatu zela. Gaur egun, emakume argazkilarien ekarpena azaltzen duten argazkigintzaren historiari buruzko are eta lan gehiago aurkezten ari dira. Beraien helburua da gizonezkoek harturiko munduan tartea irekitzea. Azken finean, argazkigintzaren historia biribiltzea”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button