MUSIKA

“Mila Musika Haria” programan estilo anitzeko musika

Bilboko Udaleko Kultura Sailak antolaturiko Mila Musika Haria zikloa gaur bertan hasiko da, eta abenduaren 11ra arte luzatuko da Abando-Barrainkuako udaltegian. Kontzertu guztiak 19:30ean izango dira.

Mila Musika Haria zikloaren seigarren edizioaren barruan gitarraren eta harizko musika tresnen inguruko topaketak egituratu dira folk musika, flamenkoa, musika latinoamerikarra eta Mediterraneoko soinuak entzun ahal izateko.
Programa gaur berton hasiko da Old Time String Band taldearekin. Talde honek Ipar Amerikako folk generoa ekarriko du. Bigarren kontzertua bihar bertan izango da Sonatas Flamencas izeneko proiektuarekin. Ekimenean, Manolo Franco eta Miguel Ángel Laguna gitarra joleak arituko dira.
Abenduaren 3an, Javier Sobrinoren txanda helduko da, eta berak Dreaming Awake lana eskainiko du. Abenduaren 10ean, Leonardo Alonsok, Julia Gamarrak  eta Francisco Fontánek osatutako gitarra hirukotearen txanda izango da, De América al Viejo Continente, proposamenarekin.

Eta azkenik, abenduaren 11n, Mila Musika Haria zikloa itxiko da, Las Migas bikotea osatzen duten Alba Carmonarekin eta Marta Roblesekin. Biek Alusiones al mar ikuskizuna esakiniko dute.

Informazio gehiago www.kulturabarrutik.net webgunean duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button