ARTEA

“Emakume anitzen eguneroko borrokak” erakusketa, Leioako EHUn

Bizkaiko Campuseko Bibliotekan, urriaren 1etik 14ra arte, Cristina Chiquin Rodriguez argazki-kazetariaren Emakume anitzen eguneroko borrokak erakusketaz gozatzeko aukera izango da. Cristina Chiquin Rodriguez argazki-kazetari guatemaltarra da, emakume ekintzailea eta emakumeen Giza Eskubideen defendatzailea.

Erakusketa honetan emakume askoren eskubide-urraketak agertzen dira, modu batean edo bestean emakumeak jazarriak izan baitira betidanik. Argazkiek emakume horiek aurpegiak gaurkotu egin nahi ditu, zabaldu egin nahi ditu: “Beraien eskubideen alde borroka egiten duten emakumeen aurpegia erakusten dute argazki horiek, nahiz eta euren gorputz, komunitate eta lurraldeak arriskuan dagoen, eta euren egunerokotasunean indarkeria, arrazakeria eta kolonialismoa jasan behar dituzten”.

Guatemalako egoera askoz ere larriagoa da.  Baina bada itxaropen izpi bat: “Hala eta guztiz ere, emakumeek Guatemalan egunero bizitzen dituzten desberdintasun sozial horiek aldatzen saiatzen dira. Argazki hauek, emakume maiak, indigenak, mestizoak… egunero urratzen zaizkien eskubideak borrokan aldarrikatzen dituzte”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu