IKUS-ENTZUN

“Emak bakia baita” filma ikusteko aukera, Gasteizen

Ereiaro ekimenak proposamen ederra dakar gaur Oihaneder Euskararen Etxera. Gaur, ekainaren 11n, Oskar Alegriaren Emak bakia baita filma ikusteko aukera egongo da, izen bereko Man Ray zinemagilearen filmean inspiratutako lana.

Iratxe Fresneda zuzendariaren Lurralde hotzak film luzeak eman dio hasiera egitarauari, eta horrek gaur berton izango du jarraipena beste emanaldi interesgarri batekin.

Emak bakia baita lanaren harira, Biarritz inguruan egin zuen egonaldi batean Man Rayk 1926an filmatu zuen Emak Bakia obra du oinarrian. Pelikulan, artista, argazkilari eta zinemagile iparramerikarrak bere ibilbidean zehar esperimentatu zituen teknika asko aurki daitezke: esposizio bikoitzak, rayographs, stop motion izeneko teknika baten bidezko animazioak, fokatze okerrak,…
Emak Bakia dokumentalean, Biarritz inguruan kokatuta dagoen etxe honen bilaketa kontatzen da, diogun bezala, surrealisten erara. Poema itxura duen artista dadaistaren ikus-entzunezko lan horretatik abiatuta, kutsu esperimentaleko lana egin du Oskar Alegria iruindarrak.

Ereiaro ekimenenetik Iratxe Fresneda, Tranpola Antzerki Taldea, Oskar Alegria, Marlik taldea, Maider Oleaga eta Pelax protagonistak pasatuko dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button