ARTEA

Bisitarien jokabideak aztertzeko erakusketa paratu dute Donostian

Donostiako Kubo-kutxa Aretoan Artea bizitza bezala. Circa XX-Pilar Citoler bilduma izenburuko erakusketa ikus daiteke abuztuaren 26ra bitarte. Erakusketaren bidez neurketa bat egin nahi dute: “bisitariek espazio fisikoak, birtualak eta handiagotuak nola erabiltzen dituzten identifikatu ahal izango da”.

Bisitariek, erakusketaren ingurune bezala eskaintzen zaizkien espazioetan, zer jokabide-eredu dituzten identifikatzea da proiektu honen helburua. Horretarako, erabilera- eta jokabide-ereduak identifikatzeko osoko sistema bat egin dute: TourSpheres proiektua.

Hala, Espazio handiagotua izeneko gunean, QR kodeen eta SmartPhone gailuen bidez, informazio osagarria eskuratu ahal izango dute ikusten ari diren artelanei buruz. Erabiltzaileen jokabidea erregistratu eta aztertu eta gero, informazio hori nola erabiltzen den identifikatu ahal izango dute.

Bestalde, esfera fisikoa izeneko espazioan, erabiltzaileek erakusketan bertan dituzten jokabide-ereduak identifikatuko dira Bluetooth gailuen bidez. Eta azkenik, espazio birtualak Kubo-kutxa Aretoaren berregite birtual bat aurkeztuko du, eta areto birtualean sartu ahal izango da kubo.kutxa.net webgunetik.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button