ARTEA

Elssie Ansareoren “Nfoni/Isla” argazki-erakusketa, Bilboko Euskal Museoan

Gizazinea festibalaren programaren barruan, eta Caostica Elkarteak antolatuta, gaur berton, otsailak 7,  Bilboko Euskal Museoan Nfoni/Islada argazki-erakusketaren inaugurazioa egingo da, 19:00etan. Elssie Ansareo argazkilariak Bilboko Anesvad GKEak Ghana eta Benin  herrialdeetan egiten duen zeregina dokumentatzen egin duen lana erakutsiko da. Erakusketa  otsailaren 7tik martxoaren 31ra arte egongo da zabalik.

Zuri-beltzean egindako argazkiz osatuta dago erakusketa, eta irudiotan, herri haietako landa-gune  batzuetako emakume langileak azaltzen dira. Bertan, jendeak ez du funtsezko  zerbitzurik, ez edateko urik edota kalitatezko instalazio sanitariorik.

Erakusketak Gizazinea festibalaren programazioarekin bat egiten du. Gai eta arazo sozialak lantzen dituzten filmak pantailaratuko dira jaialdian; film horiek ohiko zirkuituetarik at izaten dira eta askotan ez dira zinematara heltzen. Ekimenaren helburua hainbat  gizarte-errealitate  jendearengana hurbiltzea da, “bertaratuek gogoeta eta obraren egileekin solasaldia egin ditzaten sustatuz”.

Horren barruan, otsailaren 8an, film laburren emanaldia egingo dute Bilborocken, eta azken egunean, 9an, hitzordu bikoitza izango da, honako filmekin: Egin oihu: Joseba eta Superhéroes de barrio.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ONARTU
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu