MUSIKA

“Rockein!” lehiaketaren laugarren edizioa hastear da

Atzo aurkeztu zuten bakarlari eta taldeen  Rockein! lehiaketa. Izena emateko epea bihar, hilak 22, zabalduko da. Sei finalistak Basauriko Sozial  Antzokian arituko dira maiatzaren 14an. Sariak, halaber, askotarikoak dira: Grabaketa profesionala eta zuzenean jotzeko aukera Bizkaiko areto nagusietan, zein Basauriko MAZ jaialdian.

Aurten, gainera, sari berri bat ere izango da, ikusleena, zeina sare sozialen bidezko bozekin aukeratuko den.

Lehiaketa Basauriko Udalak ondu du Arrigorriagako eta Galdakaoko Udalekin lankidetzan. Partaidetzari dagokionez, Euskal Herriko bakarlari zein taldeek parte har dezakete.

Lehiaketan parte hartu nahi dutenek Basauriko Udaleko Zirt Zart Gazte Bulegoarekin jarri beharko dira harremanetan, telefonoz (944 666 430) edo posta elektronikoz (rockeinlehiaketa@gmail.com). Informazio gehiago: Facebook, Twitter eta  www.basauri.net.

Iazko irabazlea Grand Matter taldea izan zen:

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button