Nontzeberri

Elorrioko “Musikaire” jaialdia berezia izango da aurten

Egunotako egoera bereziak Musikaire jaialdi ezberdin bat ekarri du Elorriora, eta ondorioz, San Roken edo Aldatsekuan programatu diren ikusgarriak bereziak izango dira. Aurtengo kontzertuak eta antzezlanak uztailean bakarrik egin beharrean, abuztuan ere egingo dira.

Aurtengo hitzorduak, aurreko urteetan ez bezala San Roken eta Aldatsekuan egingo dira. San Roken bi eszenatoki jarriko dituzte, bat aire zabalean egongo da eta bestea estalita, eta hitzordu bakoitzean 250 lagun egongo dira gehienez.

Asteburu honetan hasiko dira ekitaldiak. Hala, bihar, uztailak 4, Andrzej Olejniczak Young Power 6tet arituko da San Roken, 22:30ean. Hil honetan kalitate handiko musikariek eta antzerki taldeek hartuko dute parte, tartean,  Anari (uztailak 10), Zirika Zirkus (uztailak 12), Gari & Maldanbera (uztailak 18), Oreka Tx (uztailak 25), edota Elkano Browning Cream (uztailak 31).

Abuztuan ere kalitatea nabarmena izango da parte hartuko duten artistekin. Hala, Barsanti Cía (abuztuak 2), Miren Amuriza & La Pulga (abuztuak 7), Ganso & Cía (abuztuak 9), edo Raitx (abuztuak 29) arituko dira, besteak beste.

Jaialdiaren webgunean dituzue jakingarri guztiak.

Exit mobile version