MUSIKA

Elle Belga asturiarrek Tolosan eta Gernikan joko dute

Manta Ray eta Viva Las Vegas taldeetako gitarra-jotzaile eta abeslari Jose Luis Garciaren egitasmoa da Elle Belga. Garcia Fany Alvarezekin aritzen da proiektu honetan. Bada, larunbatean, Tolosako Bonberenean izango da bikotea Amoranterekin batera. Baina lehengo, ostiralean, Gernikako Trinkete Antitxokoan izango dira asturiarrak.

Hauxe iragarri du Amorantek bere Facebook profilean kontzertuaren harira: “Hainbeste maite eta miresten dudan Elle Belga bikotearekin, Xixonetik (arituko naiz). Ezagutzen ez badituzue, etorri, ez zarete damutuko eta! Ezagutzen dituzuenak badakizute… Kalitate goreneko gutizi bat dastatuko dezutela, animatu!!”.

Taldearen biografiaren arabera, bikoteak gaztelaniaz abestutako melodiak sortzen ditu, “epelak eta dirdiratsuak”, baina gerora “deserosoak eta itzaltsuak” bilakatu direnak, Estatuko kantautore klasikoen ondareari bizkarra eman gabe, tartean, Paco Ibañez edo Joan Manuel Serrat.

Gijon hiriko taldeak hiru disko plazaratu dituzte: 1971 (2009, Acuarela); Refugio (2013, Gran Derby Records) eta Euforia (2016, Gran Derby Records).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button