ARTEA

Elkarrizketak eta esperimentazioa eragiteko, ARTgia sorgunea

Gasteizen, arte garaikideak leku propioa izan dezan, ARTgia areto & sorgunea jaio da. “Etengabeko eraikuntzan dagoen gunea. Gardena, malgua, non dena gerta daitekeen. ARTgiak sortzeko baldintzak bultzatzea, toki katalizatzaile bat izatea, trukeak, elkarrizketak eta esperimentazioa eragitea, sormena oinarri duelarik sorkuntza garaikidea sustatzea ditu xede.

Aurkezpen bikoitza izango da bihar, ekainaren 14koa, gune berri hau ofizialki aurkezteaz gain, Irantzu Lekuek Baigorriko Etxauzia gazteluan gauzatutako Arnasa 01 seriea aurkeztuko duelako. Etxauzia Gaztelua -eta bertan gauzatuko den egitasmo kulturala-, Abadia Gaztelua, diaspora, mahastiak, Baxe Nafarroa eta Lapurdiko paisai eta istorioak hizpide osatu Lekuek seriea.
Argia den… mira hadi abesten zuen Mikel Laboak eta argitik ARTgiara egin du salto Irantzu Lekuek urtebetez garatu duen proiektu honekin.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button