IKUS-ENTZUN

“Zinegoak” 2019ko Ohorezko Saria Sridhar Rangayan zinegileak jasoko du

Sridhar Rangayan zinegile, ekintzaile eta Bombayko Queer Zinema Jaialdiko zuzendariak jasoko du Zinegoak 2019ko Ohorezko Saria. Gainera Zinegoakek Sari Berezia emango dio Apoyo Positivo gobernuz kanpoko erakundeari sexu-aniztasunaren esparruan eginiko lanagatik.

Sridhar Rangayan zuzendari, ekoizle eta ekintzailea, Kashsish Bombayko Queer Zinema jaialdiko zuzendaria da (Indian sexu-aniztasuna lantzen duen jaialdi bakarra eta Asiako garrantzitsuenetakoa). Zinegoakeko inaugurazio ekitaldian, otsailaren 18an, Arriaga Antzokian, izango da eta egun bat aurrerago, otsailaren 17an, Evening Shadows bere azken lanaren emanaldia programatu da.

Rangayanek hainbat film zuzendu ditu, eta guztietan LGTB edukiak oso presente egon dira: Gulabi Aaina, 2003 ( Ispilu arrosa). Indiako trans errealitatea modu zuzenean lantzen duen lehenengo pelikulatzat jotzen da; Yours emotionally, 2006, Indiako jatorria duen gizon homosexual britainiar bat hiri txiki bateko gazte bisexual batekin maiteminduko da. 68 pages, 2007, GIB birusa duten pertsonek pairatzen duten estigma eta bazterketari buruzkoa; Purple skies, 2014 eta Breaking free, 2015, LGTBfobia instituzionalizatuaren inguruan. 2018. urtean Evening Shadows bere azken lana aurkeztu zuen. Gay istorio bat kontatzeaz gain, Indiako emakumeen errealitatea kontatzen du, gizarte patriarkal baten testuinguruan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button