MUSIKA

“Elkar Estudioa Sesioak” zuzenekoen bigarren urratsa

Elkar argitaletxeak Elkar Estudioa Sesioak Vol II izenburuko zuzeneko CD bilduma plazaratu du. Hainbat taldek estudio horietan grabatutako emanaldien doinu bana jasotzen du.

Diskoan talde hauen kantuak jasotzen dira, guztira, bederatzi: Libe (Ihesaldia handia), Eskean Kristo (Kptain putre), Sueder (Bixerko haizie), Perlak (Koloretan), Lou Topet (Esan ez etortzeko), Beñat Igerabide (Norabide gabe), 22m2 (Welcome), Joseba B. Lenoir Gang (Erraietatik erraina) eta Begi begi (Fade out).

“Sesio” edo saio horiek, gainera, Hamaika telebistak grabatu ditu, eta gaur bertan hasiko dira emititzen; gaur, hain justu, Eskean Kristo talde bizkaitarraren zuzenekoa emango dute. Bihar ere izango da ikusteko aukera, errepikatu egingo baitute.

Hamaika telebistaren gainerako emisioak hauexek izango dira: urriak 9 eta 10, Beñat Igerabide; urriak 16 eta 17, 22m2; urriak 23 eta 24, Begiz Begi; urriak 30 eta 31, Libe; azaroak 6 eta 7, Joseba B. Lenoir Gang; azaroak 13 eta 14, Sueder; azaroak 20 eta 21, Perlak; eta, amaitzeko, azaroak 27 eta 28, Lou Topet.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button