LITERATURA

Elkar argitaletxearen udazkeneko nobedadeak

Udazkena heltzear dago eta sasoi horretan urte honetako azken aleak argitaratzen dira. Elkar argitaletxeak zabaldu du zeintzuk izango diren bere nobedadeak. Hona hemen.

Luis Berrizbeitiak itzuli du XX. mendeko eleberri ospetsuenetako bat: Nikos Kazantzakis-en Alexis Zorbaren hitzak eta egintzak. Aingeru Epaltzak Mendi-joak publikatuko du. Ipuin-bilduma batekin datorkigu Epaltza: 10 istorio, era askotako gai eta pertsonaiak dituztenak, baina inguru jakin baten jiran girotuak: mendia.

Xabier Mendiguren Elizegik Neguko hondartzak izeneko ipuin sorta ekarriko du; “norbere ona bilatzearen edo beste norbaiten alde sakrifikatzearen arteko zalantza, bakardadea, heriotza…

Ateko Bandan izeneko sailaren barruan, Peru Magdalena Ametsondoa mikroipuinak idatzi ditu eta Alberto Ladron Aranak Mendien Jainkoa.

Urrezko Biblioteka gero eta potoloagoa da. Asun Garikanok William Faulknerren Hotsa eta ardaila izeneko lana itzuli du.

Poesiaren barruan, Koldo Izagirreren edizioa da Elurra ikusi dut – Xabier Lete. “Poemak kontestualizatu ditu, batzuk besteekin harreman dialektikoan jarri, eta epilogo gogoangarri bat idatzi ere bai”. Gartxot Unsainek 100 kanta (Bob Dylan, Jokin Zaitegi saria) 2016ko Literaturako Nobel sariaren lana euskarara ekarri du.

Lan ilustratuen arloan Harkaitz Canok eta Maite Gurrutxagak Tigre batekin bizi izeneko lana argitaratu dute, eta Zaldieroak De Rerum Natura 7 izeneko komikia.

Eta beste lan batzuk aipatzeagatik: Demokraziaren pribatizazioa (Jule Goikoetxea), Inozo etnikoak (Joxe Manuel Odriozola), Ekialde Hurbila, muinak eta ertzak (Mikel Ayestaran, Ane Irazabal, Karlos Zurutuza); Haragikeria (Alberto Barandiaran, Iñigo Astiz, Miren Rubio),…

Udazken honetan haur eta gazte literaturaren barruko titulu berriak ez dira faltako.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button