ESZENA

“Elipsiak” arte eszenikoen zikloaren hitzordu berria, gaur Azkuna Zentroan

Azkuna Zentroak antolatutako Elipsiak arte eszenikoen zikloak, hitzordu interesgarri bat programatu du gaur, azaroaren 8an, Ola Maciejewska artistaren Loie Fuller: Research piezarekin. Zikloak proposamen  koreografikoak erakutsiko ditu Azkuna Zentroan “gorputz-transmisioaz, ahozkotasunaz eta transferentzia fisikoaren eta presentziaren ideiez hausnartzeko”.

Azkuna Zentroaren arabera, “Loie Fuller: Research jolasean dabil etengabe eraldatzen diren formak eta egoerak antolatzen. Ikusleen aurrean zabaltzen den ariketa-segida bat da, eskultorikoa (soinekoa) eta hura zizelkatzen duen pertsona harremanetan jartzen dituena. Ez du gauzekiko harreman fisikoa indartu nahi; harreman hori ikusgarri bihurtzen duten formak bideratu nahi ditu ordea. Forma jasotzen duen materiaren mugimendua estimulatzeko gorputz-praktika bat da, giza gorputzaren eta objektuaren arteko harremanaren emaitza gisa azaleratzen den mugimendua: soineko dantzaria”.

Ola Maciejewska prestigio handiko koreografoa da. Bere obrak Frantzian, Suitzan, Kanadan, Polonian, Holandan, Portugalen, edota Bartzelonan aurkeztu ditu. Dance Concert izeneko lan berria Taiwango Taichung Teatro Nazionalean estreinatu da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button