IKUS-ENTZUN

Elías Querejetari dedikaturiko zikloa Bilbon

Bilboko Campos Elíseos antzokian, Elías Querejetari dedikaturiko zinema zikloa hasiko da gaur bertan. Urriaren 16tik abenduaren 18ra bitartean luzatuko da ekimena zortzi film pantailaratu ahal izateko.

Duela hilabete batzuk hil zen Elias Querejeta produktore hernaniarra Madrilen. Gidoilari eta dokumentalista aritu zen, baina batez ere produktore lanak egiten zituen, eta 50 bat filmetan lan egin zuen modu horretan.
Emilio Martinez Lazaro, Jaime Chavarri, Carlos Saura, Fernando Leon, Leon de Aranoa, Victor Erice edota Gracia Querejeta zuzendariekin lan egin zuen. 1998an, Espainiako Zinematografia Saria jaso zuen, eta 2011an, Donostiako Zinemaldian Zinemira saria.

Orain bere omenez ziklo hau abiaraziko da Bilbon. Hiru hilabete hauetan ikusiko diren filmak honakoak dituzue: La caza, Carlos Saura (1963); El espíritu de la colmena, Víctor Erice (1973); Tasio, Montxo Armendáriz (1984); Las palabras de Max, Emilio Martínez Lázaro (1978); De cuerpo presente, Antonio Eceiza (1967); El último viaje de Robert Rylands, Gracia Querejeta (1996); Feroz, Manuel Gutiérrez Aragón (1984); eta El desencanto, Jaime Chávarri (1976).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button