ARTEA

Elena Odriozolaren ilustrazioak ikusgai Donostian

Elena Odriozola (Donostia, 1967) ilustratzaileak bere lanak paratu ditu Donostiako Aiete Kultur Etxean irailaren 15era bitarte. Erakusketa Ilustratzailearen txokoa ekimenaren barruan dago.

Odriozolak Arte eta Dekorazio ikasketak egin zituen. Publizitate arloan aritu zen zortzi urtez, maketatzaile eta zuzendari artistiko lanetan. 1998an, ordea, publizitatea utzi eta ilustratzaile lanetan hasi zen buru-belarri. Harrezkero, estatuko zein nazioarteko hainbat argitaletxerekin lan egin du.

Espainiako Kultura Ministerioak ematen duen Haur eta Gazteentzako Ilustrazioen Saria irabazi zuen 2006an, sari horren bigarren edizioan, Carmen Gil Martínez idazlearen La princesa que bostezaba a todas horas liburuarekin. 2009an Euskadi Saria irabazi zuen Julio Cortazarren Aplastamiento de las gotas libururako egindako marrazkiekin.

Bere lan finak, delikatuak, intimistak eta iradokitzaileak ikusteko abagune ezin hobea da Donostiakoa.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button