IKUS-ENTZUN

Gaur hainbat film interesgarri, Donostian

Gaur, Kresala Zineklubak A War (Dinamarca. 2015) izeneko filma proiektatuko du, 19:30etik aurrera, Trueba zineman. Iñaki G. Gurpegui izango da ekoizpenaren aurkezpena eta solasaldia gidatuko duen gonbidatua.

Oscar sarietarako Danimarkako hautagaia eta Afganistango gudaren inguruko filma da hori. Tobias Lindholm zuzendariaren film horretan, hauxe kontatzen zaigu: Pedersen komandantea zer egin ez dakiela dabil; bere eginbehar militarrak bete, bere gizonekiko eta Afganistango zibilenganako ardura mantendu, ala bere emazte eta seme-alabekin etxera itzultzeko nahia asetu.

Beste aldetik, bertako Ernest Lluch kultur etxean, 19:15etatik aurrera,  Butch Cassidy and the Sundance kid (1969) klasikoa ikusteko abagunea izango da. Robert Redford, Paul Newman eta Katharine Ross aktore mitikoen partaidetzarekin.

Azkenik, Tomasen kultur etxean, eta Jerry Lewis protagonista delarik, Who’s minding the store (1963) film famatua pantailaratuko dute.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button