LITERATURA

“Hiri hondakin solidoak”, Jon Alonsoren azken lana

Gaur berton, Iruñeako Karrikiri elkartean, Jon Alonsok Txalapartako editorea den Mikel Sotorekin batera, Hiri hondakin solidoak, bere azken lana aurkeztu du.

Liburua Nontzeberrin jaso dugu dagoeneko, eta kontrazalean honakoa irakurri dugu: “Enekoitz Ramirez, Lanbas, etakide ohia, preso ohia, arte salerosle ohia eta lapur ohia zintzoen saldoarentzat lanean jarraitzen du. Oraingoan Euskaltzaindian jasotako hainbat mehatxu ikertzen jarriko dute lehenik eta, gero, Bartzelonan, edukiontzi batean biluzik eta hilik agertu den unibertsitate irakasle eta euskaltzainaren heriotza. Hala, bada, ertzainak prostitutak, unibertsitate irakasleak, mossoak, kazetariak, euskaltzainak eta mota guztietako hondakinak agertuko zaizkigu Lanbasen abentura berri honetan.”

Alonsoren lanarekin batera ere, seguruenik laster aurkeztuko duten Paul Auster idazlearen Neguko egunerokoa lana ere jaso dugu. Biak ala biak, zinez interesgarriak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button