LITERATURA

Olerki Topaketak musikatuak Donostian

Olerki Topaketak poesia jardunaldien egitarauari dagokionez, hona hemen Koldo Mitxelena Kulturunean izango diren ekitaldiak (guztiak 19:00etan): otsailaren 2an, Oskarbi taldeak Gandiagaren testuak kantatuko ditu; hilaren 3an, Diálogos con la poesía de J. F. de la Sota izenburuko ekitaldia egingo da; 4an, Claudio Rodríguezek Don de la ebriedad izenburuko emanaldia eskainiko du Javier Sistiaga eta Esther Barandiaran musikariekin batera; 5an, berriz, Andoni Salamerok Hitz-bidean ttakunka izenburuko saioa eskainiko du Ttikia ta Handia Txalaparta taldea ondoan duelarik.

Otsailaren 10etik 21era bitartean, ordea, Poesia Topaketak Kabigorri Ateneora igaroko dira. Hala, otsailaren 10ean J. F. de la Sota izango da poesiarekin solasean; 11n, Koldo Izagirrek Emakumeak trena hartu zuenekoa emanaldia eskainiko du; 19an, Andoni Salamero eta Ttikia ta Handia Txalaparta taldea berriro ikusteko aukera izango da; 20an, Poesía experimental, poesía en acción lelopean J. Andoni Goikoetxea, Sergi Quiñonero, eta José Blanco arituko dira; azkenik, 21ean, Javier Sistiagak eta Esther Barandiaranek Nerudaren olerkiak musikatuko dituzte.

Era berean, otsailean zehar Sergi Quiñoneroren ikusmen-poesiako erakusketaz gozatzeko aukera izango da. Jardunaldion egitarau osoa, xehetasun guztiekin hemen.

KMK-k bidalita

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button