LITERATURA

Eleberri beltzaren inguruan, “Woman in Black” zikloa Bilbon

Bidebarrieta Kulturguneak, Bilboko Liburu Azokarekin elkarlanean, genero beltza lantzen duten emakume idazleei buruzko Woman In Black zikloa abiatuko du.

Gaur berton, ekainak 6, Woman in black zikloa inauguratuko da. Eleberri beltza, azken urteetan gero eta garrantzi handiagoa hartzen ari den generoa, idazten duten emakumeengan zentratutako zikloa da. Azokaren hurrengo edizioetan jarraitzeko bokazioa duen zikloaren lehenengo saioak Maria Oruña, Susana Rodriguez Lezaun eta Estela Chocarro idazleak elkartuko ditu, Idoia Jauregi kazetariak moderatutako jende aurreko solasaldian.

Liburuaren azoka dela eta antolatutako programazio bereziak jarraipena izango du ostegunean eta ostiralean, Woman in Black zikloaren beste bi saiorekin. Hala, ostegunean, Vascas de armas tomar izenburupean, Noelia Lorenzo, Amaia Manzisidor eta Alaitz Leceaga idazleak elkartuko dira. Ostiralean, eleberri beltza idatzi duten hiru emakume kazetariren txanda izango da, eta Noticias vs ficción o cómo hacer verosímil la realidad izeneko ekitaldian Lara Siscar, Ines Martin eta Silvia Barrera elkartuko dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button