ARTEA

“Alberto Schommer… modernitaterantz” erakusketa, Tabakaleran

Alberto  Schommer…  modernitaterantz izeneko erakusketa hartuko du Tabakalerak,  abenduaren 2tik martxoaren 19ra bitartean. Ikusgai jarri diren lan  gehienak Bilboko Arte Ederren Museoaren bildumakoak dira. Atzera begirakoa 1945-2009  erakusketaren ondoren Alberto Schommerrek museoari emandakoaren parte dira. 

Alberto Schommer artistaren lan guztiaren ezaugarria “nortasun ahaltsua izan da eta haustura formalerako borondate etengabea, era guztietako eremu estetikoak esploratzera eraman duena”.
Erakusketak jeinuzko artista eta Espainia eta Europako argazkigintza modernoaren aitatzat  jotzen denaren ibilbidea erakusten du. Erakusketa osatzen duten 89 lanak serietan bilduta  daude eta  hiru eremu handitan banatuta: Lehen aroa, Hiri-agertokiak eta –paisaiak, eta Eszenaratzea eta Esperimentazioa.

Alberto Schommer Gasteizen jaio zen, 1928an. Ikasketak amaitu ondoren, margoa, zinema eta argazkigintza interesgarri bilakatu zitzaizkion. Alberto Schommer Koch aitarekin prestakuntza egin eta gero, Hanburgo eta Parisen izan zen. Argazkigintza industrialeko lanak egin ostean, estudioa ireki zuen Madrilen. Erretratugile handia bihurtu zen eta  zenbait urtez Espainiako Errege Etxearen argazkilari ofiziala izan zen.
Nazioarteko lehen erakusketa Colonian egin zuen, 1965ean, eta haren atzetik beste erakusketa ugari egin zituen, bost hamarkadatan barrena. Aipagarrienak hauek izan daitezke: Madrileko Círculo de Bellas Artes-ek 1989an antolatutako atzera begirakoa; Cascografías (1990ean); La Transición 1977-1988Máscaras (2014an); No oculto nada (2015) eta abar.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button