BESTELAKOAK

“Elearazi” paperean argitaratzeko diru-bilketa abiatu dute

Elearazi itzulpengintzari buruzko blogean bildutako testuak paperean argitaratzeko crowfunding-a jarri dute martxan. “Garazi Arrula eta Danele Sarriugarte itzultzaileok sortu genuen Elearazi itzulpen bloga, 2012ko martxoan. (…) Guk geuk geurea sortzea erabaki genuen, jende gehiago bil zedin asmo. Astero-astero gutxienez eduki bat argitaratzeko helburua ezarri genuen, eta baita kunplitu ere”.

Bada, orain, bi itzultzaile horiek blogean jasotakoak paperera eraman nahi dituzte; hain zuzen ere, bi liburutan plazaratu nahi dituzte: bata, euskarara ekarritako autoreen lagin bat; bestea, berriz, kaleratutako elkarrizketa eta kroniken zatia.

“Diru-bilketa honen helburua liburua sortzeko gastuak estaltzea da, irabazi-asmorik gabe. Helburua lortzen ez badugu, bertan behera utziko dugu argitalpena”, azaldu dute ekimenaren arduradunek.

Informazio guztia: karena.eu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button