IKUS-ENTZUN

“El Verdugo” maisulana pantailaratuko du gau Fas zineklubak

Bilboko Fas zineklubak Luis García Berlangak 1963an filmatutako El Verdugo film pantailaratuko du gaur, El Carmen aretoan, 19:45ean. Berlangaren maisulanarekin batera, Kepa Sojok 2016an filmatutako Hileta film laburra ere ikusi ahalko da.

El Verdugo heriotza-zigorraren kontrako komedia da, azidoa eta ironikoa, Frankismoaren zentsura gainditzea lortu zuena inteligentzia handiz. Espainian filmatutako komedia onena dela esan dute adituek. Horretaz gainera, Berlangaren zinearen ezaugarri guztiak biltzen ditu: zinema korala, iraultzailea eta sozialki kritikoa.

Filmaren gidoia Rafael Azcona eta Ennio Flaianok idatzi zuten. Fasen arabera, “gidoia ikaragarria da, originala, ondo eraikia eta egundoko umore puntuekin. Guzti horri aktore bikainak gehitzen badizkiogu, pelikula oso dibertigarria dugu. Heriotza-zigorraren kontrako arrazoibide bat eta 1960ko hamarkadan Espainiari kritika bat”.

Kepa Sojok aurkeztuko du, hain zuzen, emanaldia. Zinegilea ez ezik, Sojo Geografia eta Historian Lizentziatua da, bai eta Zinemaren Historian irakasle atxikia EHUn 1999az geroztik.

Informazio gehiago: cineclubfas.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button