LITERATURA

“Comète sarea”, II. Mundu Gerra, naziak, mugalariak… Ruben Ruizen nobela historikoa

Dagoeneko kalean da Ruben Ruiz gasteiztar idazlearen lehen eleberria. Oraingoan, nobela historikoarekin dator eta II. Mundu Gerran girotutako benetako pasarteetan oinarritzen da kontakizuna.

“Comète” mugalarien sarea da istorioaren ardatz. II. Mundu Gerran, alemanek okupaturiko lurraldean erortzen ziren hegazkin pilotu aliatuak laguntzeko sarea izan zen “Comète”, etsaien eskuetatik libratzeko hainbat iheslari ere lagundu zituena. Sare horri esker, Belgikatik eta Frantziatik abiatuta, Euskal Herriko muga gurutzatu eta britainiarren babesean uzten zituzten iheslariak.

Benetako gertakarietan oinarrituriko kontakizun horri beste hari bat gehitu dio egileak. “Mattin umezurtz geratu den mutiko bat da, Baztanen bizi den osabak etxean hartuko duena. Osaba hori kontrabandotik bizi da, ordea, eta gaueko lanean sartuko du iloba ere”.

Nobela historiko ederra da lana, gure iraganaren ezagutza zabaltzeaz gain, abenturaz beteriko fikzioaren gozamena.

Elkar argitaletxearen eskutik argitaratuta, ohiko liburu dendetan aurkitu dezakezue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button