IKUS-ENTZUN

“Dolarraren trilogia”, Nafarroako Filmotekan

Sergio Leone zuzendari italiarraren  begia, Clint Eastwood aktore estatubatuarraren aurpegia eta Ennio Morricone konpositore italiarraren doinuak dira spaghetti western generoko trilogia ezagun honen hiru elementu komunak. Bada, gaur bertan, eta Dolarraren trilogia izenburupean -lehenengo bi filmetako izenburuetan agertzen de moneta aipatuz-,  hiru film horiek pantailaratuko dituzte Nafarroako Filmotekan.

Gaurko emanaldian, hain zuzen, Per un pugno di diollari (Italia-Espainia-Alemania, 1964) aurkeztuko da, 20:00etan. Filmotekaren arabera, “Pelikula honek spaghetti western zinema azpigeneroa finkatu zuen. (…) Espainian filmatu zen, egun desagertuta dagoen eta Golden City herrian, Hoyo de Manzanarez (Madrid) inguruan, baina baita Cabo de Gata-Mihar (Almeria) parke naturalean ere”.

Urriaren 19an, Per qualche dollaro in più (Italia-Espainia-Alemania, 1965) pantailaratuko dute, eta, azkenik, urriaren 26an, Il buono, il brutto, il cattivo (Italia-Espainia-Alemania, 1966). Azken horretan Lee Van Cleef aktorearen presentzia azpimarratu behar da.

Informazio gehiago: filmotecanavarra.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button