ESZENA

“El Florido Pensil-Neskak” antzezlana, gaur Iruñean

1996an estreinatu zen El florido pensil-en gizonezkoen bertsioa, eta orain, 20 urte geroago, Tanttaka konpainia El florido pensil-Neskak aurkezten ari da euskaraz. Loli Astoreka, Gurutze Beitia, Teresa Calo, Elena Irureta eta Itziar Lazkanok antzezten dute Kike Diaz de Radak moldatu duen Andres Sopeñaren testuari. Bada, gaur bertan, Iruñeko Gayarre Antzokian ikusteko aukera izango da, 20:30etik aurrera.

Tanttaka konpainiak berriro ireki du, “20 urte geroago, eskola nazional-katoliko hura, baina oraingo honetan, ateburuan, Niñas esaten zuen kartela grabatuta zeukan atetik sartzeko. Bertatik sartzen ziren neskak ikastetxera, ama jasankorraren eta emazte eztiaren ezinbesteko etorkizunerako prestatzeko”.
Neskek hezkuntza-eza jasaten zuten eta eskolak ahalegina egin zuen “etxeko andre produkzioa industrializatzeko, Labores edo Hogar bezalako ikasgaien bitartez”.

Obran emakumeen presentzia nabaria da, emakumeak izan baitziren ekintza moralizatzailearen helburu. Ezkontzea eta etxeko lanak egitea, familia osatzea eta seme-alabak edukitzea zen bide bakarra. Baina obra honetako eszena guztietan ikusiko da bi emakume mota baino ez zeudela: “zintzoak eta besteak”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button