IKUS-ENTZUN

“El eslabón podrido” film luzea saridun FANT-en

FANTen XXII. edizioko epaimahaiak Valentín J. Diment zinegile argentinarraren El eslabón podrido (Argentina, 2015) film luzeari eman dio Film Hoberenaren FANT 2016 Saria.

Epaimahaiaren arabera, “protagonistak bizi dituzten gertakariak direla eta, azkenean gizartea apurtu egingo da eta, ondorioz, antzezpen zorrotzek eta zuzendariak bat-batean tonu batetik erabat desberdina eta zitala den beste tonu batera igarotzeko duen gaitasunaren ondorioz El Eslabón podrido esperientzia ahaztezina bilakatzen da”. Errealismo magikoa eta mendeku istorioa eskutik doaz lan berezi horretan.

Horretaz gain beste sari asko ere izendatu dira. Film laburren atalean Carolina Markowiczen eta Fernanda Salloumen Edificio Tatuapé Mahal (Brasil, 2014, 10’) izan da onena. Epaimahaiko kideen iritziz, Euskal Film Labur Hoberena George Todriaren Lost Village (2015, 15 min) fikziozko lana izan da, eta aurtengo edizioko ikus-entzuleen iritziz, Film Labur hoberena Óscar Bernàcerren Apolo 81 (Espainia, 2015) fikzioa izan da.

Panorama sekzioko Film Luze Hoberenaren saria André Cruzen L’altra frontera  (Espainia/Lituania 2014) lanak eraman du, eta film laburren atalean, Gigi Saúl Guerreroren Madre de Dios (Kanada, 2015) lanak. Phone Fantastikoa Film Labur hoberenaren saria Aritz ETren Latas lanak irabazi du.

Sari Banaketa Ekitaldia gaur arratsaldean izango da, 20:00etatik aurrera, Kale Nagusiko BBK aretoan. Bertan, Frantrobia Saria jasoko duen Can Evrenol zinegile turkiarraren Baskin lanaren emanaldi berezia eskainiko da. 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button