MUSIKA

El Desvän del Macho-k “Funeral Económico” aurkeztuko du Donostian

Arrasateko El Desvän del Macho taldeak Funeral Económico (Discos Alehop!) izenburuko lana plazaratu berri du. Diskoak taldearen ohiko ezaugarriak erakusten ditu: intentsitate handiko pasarte post-hardcoreak, iluntasun post-punk zalea eta testu bikainak. Bada, igandean, Donostiako Le Bukowski Klubean izango dira, 20:00etatik aurrera.

Jugos de otros eta Matrona Impúdica taldeetan aritutako José Izkuek (ahotsa, gitarra eta kantuen egile) zuzendutako bandak 13 doinu labur bildu ditu lan berrian. Abestiok eta oro har, diskoaren giroa Anphetamine Reptile edo Relapse diskoetxeetako taldeen proposamenetatik gertu daude; hots, energia handiko post-hardocore iluna. Bosgarren grabazio honetan, halaber, ohikoak diren post-punk pasarteak ere antzematen dira. Izkuek sinatutako testuak ahaztu gabe.

Izkueren esanetan, “tematikoki, diskoak distopia musikal baten itxura du. Saiatu gara kantuek hiri handi batek sor dezakeen giro txar guztia transmititu dezaten, maila guztietan, eta kantu batzuetan, modu oso bisualean; hortaz, soinu-planteamendua halabeharrez, maltzurra da”.

Informazio gehiago: lebukowski.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button