ESZENA

ACT Jaialdian parte-hartzeko epea

2014ko ekainaren 2tik ekainaren 7ra bitarte egingo da Bilbon sortzaile berrien lan laburren nazioarteko lehiaketa, ACT Jaialdia.

ACTek ospakizunerako eta profesionalen arteko trukerako gunea izan nahi du, eta aldi berean sortzeko era berriak bilatzen eta arriskua hartzen duten artista berrientzako plataforma da.

Berriz ere, dantza eta antzerkiaren munduko  sortzaile berrien lan laburrei eman nahi diete bultzada. Azkeneko urteetan bezala, nazioarteko zein bertoko sortzaile, programatzaile eta profesionalak bilduko dituzte Bilbon, zubiak eraikiz eta elkarlanerako aukerak sortuz.

Proposamenak bidaltzeko epea zabalik duzue honezkero, eta urtarrilaren 20ra arte egongo da zabalik.Bidali zure proposamena lehenbailehen!

Informazio gehiago http://www.actfestival.com   

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button