MUSIKA

Gasteizeko Red Iron Squad taldeak bideo berria estreinatu du

Pandemiak sorturiko deskalabruzko egoerak Gasteizeko Red Iron Squad taldearen kontzertuen ezeztapena edota atzerapena ekarri ditu, Gasteizko eta oro har, Euskal Herriko eszena musikalarekin gertatu den moduan.

Bere azken lanak, Go izeneko diskoak (Silver Recordings estudioetan grabatua eta Martin Guevarak ekoiztua) aurkezteko zituen data guztiak bertan behera geratu dira, tamalez.

Hala ere, tristurak ez du taldea inbaditu, eta Mesedez Ireki Tabernak izeneko bideo berria estreinatu du taldeak. Dani (ahotsa eta gitarra), Aitor (gitarra), Asier (saxofoia), Jorge (baxua) eta Jokinek (bateria) “konposaketan topatu dute gotorlekua, euren hurrengo lana elikatzeko gogoz. Horretaz gain, beren etxetik pare bat kanta prestatu dituzte konfinamenduak geldituko ez dituela erakusteko; horren adibide Sunday´S Trouble (Go diskoko abestia) eta The Clash taldeko Should I Stay Or  Should I Go abestiaren bertsio berria dira. Azken bertsio honen letra konfinamenduko tematikari erantzuten dio (euskaraz), beraien izaera taberneroaren aldarrikapenak eginez.”

Aipatzen ari garen abestia Mesedez Ireki Tabernak izendatu dute, eta taldearen sare sozialetan duzue entzungai.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button