Nontzeberri

“El Círculo” erakusketa kolektiboa, Bilbaoarten

El Círculo erakusketa kolektiboa abiatu dute BilbaoArten. Erakusketa uztailaren 11tik abuztuaren 19ra egongo da zabalik. Proiektuko partaideak Iranzu Antona, Naia Del Castillo, Gentz Del Valle, Usoa Fullaondo, Zuhar Iruretagoiena eta Sra.Polaroiska artistak dira.

Jafar Panahi zuzendariak Dayereh (zirkulua) izeneko pelikula egin zuen 2000 urtean. Veneziako Urrezko Lehoia irabazi zuen lan hark. Filmak emakume batzuen istorioa kontatzen du. Bakoitza toki eta garai ezberdinetatik etorrita, guztiak ezberdinak: ezkonduak, gazteak, ezkongabeak, zaharrak, aberatsak, pobreak, … Baina generoak iltzatuta zituen guztiak errealitate politiko eta sozial konkretu batean. Iranen emakumea izatea errudun sentitzea da.
Hala eta guztiz ere, tragedia pertsonalak, errepresioa eta askatasunaren falta izugarria duten arren, Zirkuloko emakumeak bizirik eta harro zeuden.

Film haren giroak inspiratu du zirkulu artistiko hau, non sortzaile talde batek testu bat sortuko duen hemen dauden zailtasunei aurre egiteko. Proposamena da errelato eta kontzeptu ezberdinak dituzten bederatzi emakume artistaren lana ikusaraztea.

“Zirkulua, leku geometrikoa, errepresentazio ziklikoa, tokirik ez duen hasiera eta amaiera, behin eta berriz errepikatzen dena, batuketa, espazio batean interes berdinak dituzten pertsona taldea”.

Exit mobile version