IKUS-ENTZUN

“Bideodromo” zinema eta bideo esperimentalaren nazioarteko jaialdia

Gaur hasita, hilak 28, eta urriaren 22ra bitartean, BilbaoArteko Art House Zinema aretoak Bideodromo zinema eta bideo esperimentalaren nazioarteko jaialdia hartuko du.

Ikus-entzunezko ekimenak iraupena edo grabazio formatu ezberdinez egindako fikzio, ez-fikzio, saiakera, dokumental, arte eta animazioko lan esperimentalak biltzen ditu, eta ikusleei izaera esperimentaleko obra garaikide ugari ikusteko aukera ematea du helburu, “bikaintasun artistikoa lehenetsiz eta estilo, forma eta nazionalitate desberdinak hartuz”. Asmoa arte zinematografikoaren bidez ikaskuntza, topaketa eta truke kulturala sustatzea da.

Aukeraketa ofizialaren proiekzioak doan izango dira BilbaoArten, irailaren 28an (16:30) eta 5ean (16:30) eta urriaren 7an (17:00). Urriaren 22an, ostiralean, (17:30), Euskal zine esperimentalaren jaia antolatu da, eta finalisten lanen emanaldiaren aurretik, euskal zine esperimentalaren aukeraketa bat proiektatuko da.

Emanaldi guztiak hemen kontsultatu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button