ARTEA

Ekoizpen artistikoaren eta artearen teorien begirada feminista, Azkuna Zentroan

Ikuspegi feministak ekoizpen artistikoetan eta artearen teorietan hitzaldi eta ikastaroen VII. edizioa egingo da gaurtik ostiralera bitartean, Azkuna Zentroan. Bertan, hiru egunetan zehar, Lourdes Méndez Artearen Antropologiako katedradunak eta Xabier Arakistain arte komisarioak koordinatuta, hainbat herrialde, diziplina eta belaunaldi ezberdinetako hizlariak bilduko dira.

Antolatzaileek argitu dutenez, irakaskuntzako maila guztietan “bortxaz ezartzen dira androzentrikoki, etnozentrikoki eta arraza aldetik lerratuak diren arteari buruzko kontakizunak,  eta  ikuspegi feministek hori argi salatzen dute”. Horregatik, XX.mendetik gaur egunera egiten eta sortzen ari den jakintza feminista “deserosoa” dela gaineratu dute: “jakintza kritiko guztiak bezala, XX. mende erdialdetik eraikitzen ari den jakintza feminista deserosoa da, ekoizpen artistikoko arloaren mistifikazioa salatzen duelako”.

Hala, hitzaldiak emango dituzten aurtengo edizioko gonbidatuak izango dira: Valie Export artista austriarra, arte feministan aitzindaria; Plataforma A, Euskal talde feminista; Alicia Puleo Filosofa feminista, Valladolideko Unibertsitateko irakaslea; Alice Mahon, Arte historialaria eta komisarioa (Cambridgeko Unibertsitatea);  Lorena Fuster, Filosofa feminista., (Bartzelonako Unibertsitatea); Sonia Boyce Londreseko Arteen Unibertsitateko irakaslea eta artista;  Frances Morris, Londreseko Tate Modern-eko Zuzendaria, eta Esther Ferrer, performance art-ean oinarritutako Diziplinarteko artista.

Doako sarrera dute hitzaldiek, baina bertan parte hartzeko izena eman behar da. Horretarako eta programazio osoaren informazioa eskuratzeko, jo ezazue Azkuna Zentroko webgunera.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button