MUSIKA

Ekizak zabalduko du Gasteizko Parral tabernaren apirileko egitaraua

Bihar, hilak 5, irekiko du Ekizak Gasteizko Parral tabernaren apirileko programazioa. Kontzertua GEU elkarteak ondu du, eta Ekizak, bestalde, oraintsu argitaratu berri duen Amanita Live Sessions izenburuko EPa aurkeztuko du.

Gogoratu aurretik, Ekizak bere bakarkako estreinako lana plazaratu zuela, Bidehuts markapean. Bere unibertso pertsonalena, biluziena, islatzen duten hamar doinu bildu ditu bakarkako lan horretan. Kantuotan garapen luzeak nagusitzen dira, tarte lasai eta intentsuagoak uztartuz. Askotan, une kasik isiletan ere murgiltzen da Ekiza. Entzunaldi aunitz eskatzen dituen grabazioa da, eta kantautore giroak eta rock pasarteak lotzen ditu.

Anari musikari azkoitiarrak hauxe idatzi du disko horren harira: “Norbait begien aurrean biluzten denean, norbaitek dena erakutsi nahi dizunean, beste aldera begiratzen duzu. Ez gaude ohituta biluziari aurrez-aurre begiratzen. Gordina da, benetakoa, benetakoegia da, beroegia, hotzegia. Horrelako zerbait gertatzen da Jurgi Ekizaren diskoarekin”.

Parral tabernako gainerako kontzertuen harira, apirilaren 12an, Kantabriako Castro Urdiales herriko Copernicus Dreams folk-rock taldeak joko du; 19an, Laurobak eta 26an, Gasteizko The Brontes pop-rock bandak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button