ARTEA

Egile baten praktikan murgiltzeko aukera

Artium Museoak Nestor Sanmiguel Diesten La Peripecia del Autómata izeneko erakusketa abiatu du, azaroaren 1era arte.

Bilduma pribatuetako lanak, egilearen jabetzakoak (bere lan-koadernoetako marrazki-sorta bat) eta Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoaren Bildumako lau margolan biltzen dituen erakusketan 80 artelan inguru aurkeztuko dira. Proposamen artistikoak “lantegiko artista gisa definitzen duen egile baten praktikan murgiltzeko aukera ematen duen ibilbide bat marrazten du”.

Sanmiguel Diest ekoizle metodiko eta emankorra izan da, eta bere lan eskergak katalogo berezi bat osatzen du, “non irudiaren eta testuaren arteko mugak nahasten diren, palinpsesto batean bezala, aldi berean ikuslea interpelatzen duten kontakizunen segida bat azaleratzen eta ezkutatzen duena. (…) Konbentzio orotatik urrun, haren lana artearen, literaturaren eta musikaren historiaren eremuei buruzko erreferentziak ohikoak diren eremu batean kokatzen da, baina baita egunerokoenari eta arruntenari buruzkoak ere, bere piezetan dokumentuak, fakturak, testu-zatiak, oharrak edo prentsa-orriak txertatzen baititu”.

Artistaren gaineko datua biografikoak honakoak dituzue: 1985ean, Rufo Criado, Rafael Lamata eta Jesús Max artistekin batera, A Ua Crag taldea sortu zuen; Red District edo II Partido de la Montaña taldeen sorreran ere parte hartu zuen. 1990eko hamarkadan bakarkako ibilbide bizia hasi zuen, hasiera batean, hamarkada horren amaierara arte, ehungintza lantegi batean patronista gisa egindako lanarekin uztartu zuena.
MACBAn, MNCARSen, MUSACen eta Artium Museoaren bildumetan dago bere obra, besteak beste, baita funts instituzional eta pribatu askotan ere. Bakarkako erakusketak egin ditu hainbat espaziotan, hala nola Reina Sofía Museoan, Leongo MUSACen, Montehermoso Kulturunean, Madrilgo Maisterravalbuena galerian eta Gasteizko Trayecto Galerian.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button